MARKA
2013ko Abuztua zen Mundaka BC-k bere ateak zabaldu zituenean. Nahiz eta, badirudi betidanik zabalik egon direla. Gutxienez gure irudimenean…
Eta hemen gaude. Gure markaren bidez, Mundaka eta Euskadi mundura zabaltzen. Bere kultura, jendea, paisaiak, bizi estiloa. Bidaltzen ditugun produktu guztiek, gure lurraldearen kutxu eta xarma pixka bat bermatzen dute. Baite gure magia.
MUNDAKA BC euskal moda marka bat da. Etengabe birmoldatzen den marka bat hain zuzen ere. Norbere bilduma eta diseinuak. Tokiko denda eta saritua izan den online denda.
MUNDAKA BC artea da. Gurera etorri ezkero, erakusketa (margolanak, argazki lanak,…), liburuen aurkezpen, elkarrizketa, eta kontzertuekin goza dezakezu. Eta nahi izanez gero, irakurmenaz ere, bereziki prestatuta dagoen Ithaka Book´s Corner txokoan.
MUNDAKA BC Basque Country da. Gure herriarekin batera aurrera egiten. Urdaibai, gure Biosferarekin batera aurrera egiten. Gure herrialdearekin eta gure kulturarekin batera aurrera egiten. Guzti hau eta gehiago eskaintzen dizuegu…
Animatzen al zarete gurekin batera bidai honi ekiten?
MUNDAKA BASQUE COUNTRY
Basque Clothing. Basque Culture