MBC EXPO

2013ko Abuztua zen Mundaka BC-k bere ateak zabaldu zituenean. Nahiz eta, badirudi betidanik zabalik egon direla. Gutxienez gure irudimenean…

Eta hemen gaude. Gure markaren bidez, Mundaka eta Euskadi mundura zabaltzen. Bere kultura, jendea, paisaiak, bizi estiloa. Bidaltzen ditugun produktu guztiek, gure lurraldearen kutxu eta xarma pixka bat bermatzen dute. Baite gure magia.

MUNDAKA BC euskal moda marka bat da. Etengabe birmoldatzen den marka bat hain zuzen ere. Norbere bilduma eta diseinuak, Andoni Galdeano eta Naiel Ibarrolarekin lankidetza bereziak, Kukuxumuxuren diseinu esklusiboak,… Tokiko denda eta saritua izan den online denda.

MUNDAKA BC artea da. Gurera etorri ezkero, erakusketa (margolanak, argazki lanak,…), liburuen aurkezpen, elkarrizketa, eta kontzertuekin goza dezakezu. Eta nahi izanez gero, irakurmenaz ere, bereziki prestatuta dagoen Ithaka Book´s Corner txokoan.

MUNDAKA BC Basque Country da. Gure herriarekin batera  aurrera egiten. Urdaibai, gure Biosferarekin batera aurrera egiten. Gure herrialdearekin eta gure kulturarekin batera aurrera egiten. Guzti hau eta gehiago eskaintzen dizuegu…

Eta 4.garren urteurrena ospatzeko , esposaketa bat prestatu dugu (MBC EXPO) orain arte sarean eskegi doguzan irudiekin.

Inaugurazioa irailaren 15ean izango da. Ez galdu. Eskerrik asko jarraitzearren!

MBC EXPO from Mundaka BC on Vimeo.

#MundakaBC #BasqueClothing #BasqueArt #BasqueCountry #Mundaka #Urdaibai #Bizkaia #Euskadi #BasqueCountry

Related Posts

Sin comentarios.

Deja un comentario

You must be logged in to post a comment.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies