ITHAKAKO ISTORIA

Homero zaharrak aipatu zuenetik, Ithaka bizitza honetako bidaiaren alegoria bihurtzen joan da. Horrela ulertu zuen C. P. Kavafisek (Alexandria, 17/04/1863 – 19/04/1933). Poetak bizitzaren bidaiaren aparteko deskribapen bat utzi zigun Ithaka deituriko poeman. Gure dendan, Mundana Basque Countryn, poema horren lehenengo hiru lerroak jaso eta gure Ithaka Books Cornernen grabatu ditugu. Grekoz. Alemanez eta ingelesez. Eta Pirinioetako hizkuntzetan; euskaraz, katalanez, frantsesez, aragoieraz eta gaztelaniaz (hemendik gutxira Oc-ko hizkuntzan bertsioren bat izatea espero dugu).

Ithaka Books Corner txokoa goitik menderatuz bi bidaiari handien erretratua jarri dugu: Ernest Hemingway eta Juan Duñabeitia, J. M. Ucelay euskal margolariaren esku dotoreetatik sortutakoak.

Ithaka Books Corner omenaldi bat da. Eta gure bidaiarako gonbidapena. Ithaka News deitu dugun txoko honetan, berriak zabaldu behar ditugu, liburuez mintzatu behar gara, musikak gomendatu behar ditugu eta Kavafiseko Ithakarekin zer ikusia duen edozein ekitaldiren berri eman behar dizuegu. Bidaia ona izan dezazuela!

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies