X. URTEURRENA

2013ko abuztuaren 1ean, MUNDAKA BCk ateak ireki zituen. Hamar urte geroago, hemen jarraitzen dugu Mundaka eta Euskadi mundura hurbiltzen, MUNDAKA BASQUE COUNTRY (MUNDAKA BC) markaren bidez.

Hamar urte hauetan gauza asko gertatu dira, pandemia bat barne. Denbora honetan asko ikasi eta lan gehiago egin dugu. Hamar urte hauetan gure bezeroen berotasuna sentitu dugu, ohikoak edo noizbehinkakoak, hamar urte ondoren beste hamarren bila joatera animatzen gaituztenak.

Esan genezake jada, ez garela marka gaztea, nahiz eta izpirituz beti izango garen. Gure bildumak lantzen eta garatzen jarraituko dugu, urtetik urtera hobetuz.

Moda streetwear baino zerbait gehiago izaten jarraitu nahi dugu. Gure kultura, bere adierazpen guztietan, eta gure lurraldea gure DNAn doaz eta balioa eman behar diogu. Gure kultura, gure jendea, gure paisaiak eta gure bizimodua garenaren parte dira.

Datorren larunbatean, uztailak 29, gure urteurrena zurekin ospatu nahi genuke eta beste hamar urterako topa egin. Zure zain gaude!

Gora Mundaka!

MBC COLLECTION 2023

#MundakaBC #Mundaka #BasqueCountry #MBC #Fashion #Surf & #More

Sin comentarios.

Deja un comentario

You must be logged in to post a comment.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies