CARLOS ORUE EXPO
Carlos Orue Bilbon jaio zen, 1975eko ekainaren 24an. 1981eko abenduan bere familia Australiara joan zen eta Sydney-n bizi izan ziren hurrengo 38 urteetan. Duela gutxi Carlos bere jaioterrira bueltatu da eta gaur egun Bermeon bizi da, bere bizitzako lehenengo 6 urteak egin zituen herrian.
Etxera bueltatzeak eta argazkigintzari dion zaletasunak maila pertsonaleko egitasmo bati ekitea ekarri dio, haurtzaroan grabatuta geratu zitzaizkion lekuak erretratatzea bere kamerarekin.
Bere historia kontatzen digu…
“Nire zaletasuna naturari argazkiak ateratzea da, bakea eta lasaitasuna ematen dizkidaten pasaiei argazkiak ateratzea.Nire kamera neure gorputzaren bestea atal bat da eta ni noan lekura bera ere nirekin dator. Nire ekipajea Canon kamera bi dira, 5D MKIII bat eta 6D bat. Gustukoen dudan objektiboa Zeiss 16mm f/2.8a da. Neure kabuz arituta ikasi nuen argazkiak ateratzen, pasioak eramanda eta youtubeko bideoetako orduak eta orduak ikusiz”.
2014an, Astronomical Photographer of the Year lehiaketan aurre- aukeratu zuten, Greenwicheko Errege Behatokiak antolatutakoan, BBC Sky at Night Magazine eta Flickr-ekin batera. Bere bi irudi 2015ean ikusgai egon ziren Greenwicheko Museoan eta Collinsek horretarako argitaratutako liburuan sartu ziren.
Bere argazkiak Australian Sky & Telescope, Universe Today aldizkarietan eta iragarkietan atera dira. Baita BBC-k (British Broadcast Company) eta ABC-k (Australian Broadcasting Corporation) ekoitzitako dokumentaletan ere.
2021eko urtarriletik ekainera Carlos Orueren lanak MBCn egongo dira ikusgai. Bere argazkiek beste dimentsio batera eramango gaituzte. Ez izan zalantzarik…
#MundakaBC #Mundaka #BasqueCountry #MBC #Fashion #Surf & More