Juan Antonio Urbeltz Mundaka BCen

Juan Antonio Urbeltz Iruñan jaio zen, 1940an. Hamazortzi urtekin, 1958an, Goizaldi dantza taldean parte hartu zuen. Gerora, 1965an hai zuzen, Argia taldera igaro zen. Talde horretan zuzendari jardun zuen, urteetan. Argia taldearekin naziorteko folklore jaialdi zenbaitetan parte hartu zuen. Esaterako, Cacesekora, 1967an, Middlesgrough hirikora (Erresuma Batua), 1969an.
Ikerlan ugariren egilea da. Aipa ditzagun Notas sobre las danzas tradicionales de los vascos, Bilbo, 1978; Música militar en el País Vasco; El problema del zortziko, Iruñea, 1989, Danzas de Guipúzcoa eta Alardeak, Donostia, 1995.
Urbeltzen ikerlanen artean, ostera, Los bailes de espadas y sus símbolos / Ciénagas, insectos y «moros» (Pamiela, izenekoa gailentzen delakoan gaude asko eta asko. Lan zinez harrigarria, ikerkuntza lan sakon, burutsu eta luzearen emaria, liburuak ez du inor hotz uzten. Hala bada, egilea Mundakan izatea oparitzat hartzen dut.
(Edorta Jimenez)
Urbeltz Aranzadi Zientzia Elkarteko eta Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kide da, eta Eusko Ikaskuntzako Folklore saileko presidente izan zen. Bere lorpen handienetako bat da antzinako axuri beltza dantzaren berreskuratzea.[1]
1985ean Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura zuzendari izendatu zuten. Dantzariak eta Deia argitalpenetako lankide izan zen, eta Dantzak idazlanaren egile da. Hona hemen bere idazlanetako batzuk:
2007an maiatzaren hasieran Urbeltzek Jimeno Jurío Saria irabazi zuen, eta maiatzaren 13an eman zioten, Artaxoako Zirkuluan.[2]
(Wikipedia)
Baldorba kantua You Tube atarian:
https://www.youtube.com/watch?v=0Z2FmAzArl4





