Sagardoaren Kondaira. ASTARBE SAGARDOTEGIA EXPO

Astarbe Sagardotegiak historia bitxi eta berezia du. Gainontzeko tolare baserriak bezala, euskal marinelen abenturak ahalbidetu zituzten, sagardoa litroak eta litroak sortuz eta, itsasontzietara bideratuz. Sagardotegi honen ezberdintasuna baina, ez dago bere sortze datan. Kasu bakar egiten duena, gutxienez 1563. urtetik gaur egunera arte, familia beraren eskuetan egon dela da.

Historia luze honetan abentura, debekaturiko maitasunak, ihesaldiak eta iragazgaitzak diren makina bat borroka aurkitzen ditugu. Artxiboak miatuz, Ternuara eraman gintuen arbaso marinel-sagardozale bat aurkitu genuen, Tomás de Tafalla de Mendiola, zeinak 1596. urtean, kizkia arpoiagatik aldatu eta itsasoratu egin zen. Bere arreba berak, Isabel de Tafallak, Murgiako markesaren aurka borrokatu behar izan zuen bere sagastiak babestuz eta hiru mende igaro ondoren, sagardoaren liberalizazioaren eta prezio justuaren alde borrokaturiko beste emakume bat aurkitzen dugu, Maria Josefa de Larramendi. Emakume hauei eta euren alabei esker, sagardogintzaren gora behera, historia eta gizarte bakoitzeko ezaugarriak etxe bakar batean aurkitzen ditugu.

Denboraren kontzeptu hau lantzeak, proiektu berritzaileetan murgilarazi du egun baserria kudeatzen duen 15. belaunaldia. 2013. urtean, sagardo apardun bereziak merkaturatu zituen, irudi aldaketa sakon bat egin eta, historia eta usadioak berreskuratzeko proiektu luze baten lehen hastapenak eman ziren. Sagarrondoak makatzean landatzen jarraitu ziren (hazi basatia, berezko sagarren txertaketak), etxeko sagar barietateak berreskuratzen hasi ziren (Astarbe eta Mendiola) eta, historia plazaratu zuten. Sagardogintza beran berrikuntza eta artisautzaren nahasketa burutu zen Astarben, goi mailako teknologia erabiliz, egurrean irakiniko eta berezko legamiak sorturiko zaporeak landu ziren, sagardo lehor eta gorputz handikoak eginez.

Produktuez gain, historia zein usadioak berreskuratzeko proiektu askotan murgildu da sagardotegia. 2017. Urtean esate baterako, Ternuara joan zen “Euskal Balezaleen aztarnen atzetik Ternua eta Labradoren) espedizioan parte hartu zuen, Tomás de Tafalla de Mendiolak, utzitako aztarnak miatuz, eta bi kulturen arteko zubiak berreraikiz.

Abuztuaren 3, Ostirala den honetan, Mundakan izango gaituzue, historia egiten ari diren proiektu batekin, beraien 5. urteurrena ospatuz. Mundaka BC arropa dendarekin batera, baserriko pintxo bereziak eta sagardo bereziak dastatuko ditugu. Txotx!!!

SagarArte, para los artesanos de la manzana

Irailaren 21 egunetik, Astarbe Sagardotegiak bultzaturiko SagarArte galeriaren esposizio bat izango dugu Mundaka BC dendan. SagarArte galeria, sagarra eta sagardogintzaren artisauentzako sortu da eta historian aurkitzen dugu proiektu honen jatorria.

Azkeneko bi mendeetako belaunaldien joan etorrian, sagardotegiak inguruko adierazpide kulturalaren espazioak izan ziren, bertan biltzen ziren bertsolariak, txistulariak eta momentuko kultura adierazpen ezberdinak. Leku hauetan egiten ziren apustuak, bola jokoak, toka jolasak eta nola ez, sagardoa dastaketak. Belaunaldi hauetan sagardotegiak kulturaren erreferente bilakatu ziren, eta, gure kulturaren zati garrantzitsu bezala, usadio hau berreskuratzeko jaio da SagarArte. Sagarraren eta sagardoaren artisauentzako atari bilakatuz Astarbe.

Sagarra-Manzana serie ilustrativa

Paul Lataburu artista donostiar gazteak sagarrak munduko kultura ezberdinetan mitologian duen garrantzia harturik 13 pausotako istorio berezi bat kontatzen digu. Gizakia ehiztari biltzailea zenetik harreman estua izan du sagarrarekin, greziar mitologian, inoizko odisearik handienaren erantzunle izan zen eta, kristautasunean, berezko bekatuaren atzean dagoela diote. Hau guztia hiriko arte estilo berezi batean kontatzen digu Lataburuk, izaera mantenduz eta euskal kulturaren ezaugarri garrantzitsu bat, hain globala baino txikia den adierazpide artistikoan txertatuz.

#MundakaBC #AstarbeSagardotegia #Mundaka #EXPO

Sin comentarios.

Deja un comentario

You must be logged in to post a comment.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies