MUNDAKA BC By ANE BAZTARRIKA

ANE BAZTARRIKA eta bere Margo Olatuak  bilduma aurkezten dizuegu; gure markarekiko berak duen ikuspuntua. Mundaka BC By atalean gurekin elkarlanean arituko da. Ez galdu bere aztarna!

Mundaka BCrekin kolaborazio bat egiteko ideia sortu zenean, garbi izan nuen itsasoak eta olatuek pinturarekin duten harremanaren gainean lan egin nahi nuela.

Zen pinturan liluratzen nauena margotzen dena sentitzearen kontzeptua da. Helburua objektuaren esentzia (ikustezina dena) antzematea da, kanpoko azala alboratuz, eta bizitzaz betetako bat-bateko trazu leunen bitartez adierazi.

Proiektu honetarako brotxa lan-azalarekiko perpendikularki heldu dut, beso osoarekin batera mugituz, norabide, energia eta korrente ezberdinen elkarguneak sentituz.

Poltsa bakoitza eskuz margotuta dago eta emaitza bakoitza ezberdina izan arren, Mundaka BCren logoak olatu bakar horiei guztiei markoa jartzen die.

Donostian jaio nintzen eta Bilbon Arte Ederrak Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi nituen. Ikasketen azken urtean, Erasmus beka bati esker, diseinuaren eta ehunkien serigrafiaren mundua aurkitu nuen Norwich-en, Ingalaterran. Proiektuak garatzen hasi nintzen, eta hurrengo urtean Manchesterrera joan nintzen diseinuko master bat egitera.

Ondoren, Holandara etorri nintzen Rotterdameko Lilesadi estudiora praktikak egitera. Haiekin estanpatuak, bilgarriak, eta abar diseinatu nituen. Nazioarteko ferietan parte hartu genuen (Parisko Playtime eta Milango Salone Satellite). Haientzako standak proiektatu nituen eta nire diseinuak barne hartzen zituzten bildumak erakutsi ziren.

Uda hasieran, praktikak bukatu eta gero, YEDS taldeak Rotterdameko Keilefest ferian parte hartzeko gonbidapena egin zidan. Hau izan zen nire marka propioa garatzen hasteko abiapuntua.

Arte abstraktua, minimalismoa eta eskandinaviar eta japoniar diseñuak dira nire inspirazio iturriak. Duela urte batzuk, Zen pintura ezagutzeko eta praktikatzeko aukera izan nuen. Banbu hostoak margotzeko praktikatik abiatuta, patroi grafikoetan erabiltzeko aztertzen hasi nintzen. Gaur egun Zen pinturaren arintasuna eta leuntasuna estilo grafiko eta minimalista batean eraldatzeko lan egiten ari naiz.

Artearen eta bizitzaren artean banaketa ikusten ez dudanez, eguneroko objektuak nire mihisea izatea nahi dut. Horregatik eskuz margotutako poltsen eta zeramiken bildumak sortzen hasi naiz, bertan nire artearekiko pasioa eta diseinu funtzionala konbinatu ditzakedalako. Objektu bakoitza eskuz margotzen dut, modu intuitiboan, banan-banan, emaitza bakar eta ustekabekoak lortuz.

Martxotik ekainera bitarte, abentura berri batean murgilduko naiz Japonen. Han proiektu pertsonal ezberdinak garatuko ditut eta bat oso berezia, Ivar Teunissen argazkilariarekin elkarlanean. Bidean topatuko dugun pertsonen historiak bion artean kontatu nahi ditugu. Ivarrek argazkiak aterako ditu eta inprimatu ondoren nik gainean margotuko ditut. https://www.aneandivar.com/ gunean jarraitu ahal izango duzue.

www.anebaztarrika.com

www.facebook.com/anebaztarrika

www.instagram.com/anebaztarrika/

MATERIALA:

Deskripzioa:

Lonazko poltsak:

Eskuz margotua disolbatzailerik gabeko ehunentzako tinta ekologikoaz.

Poltsak 340 g/m²-ko lona sendoaz eginda daude.

Neurriak: 38 x 41cm

45 zentimetroko heldulekuak zinta naturalez eginda daude.

Eskuz garbitu gehienez 40ºC

Kotoizko poltsak:

Eskuz margotua ehunentzako disolbatzailerik gabeko tinta ekologikoaz

Poltsa sendoak kotoi organikoz eginak

Neurriak: 37 x 42 cm

Helduleku luzeak.

Eskuz garbitu gehienez 40ºC

Konposaketa:

Bidezko merkataritzako kotoi organikoa.

Kotoi organikoa substantzia toxikorik eta pestizida eta intsektizidarik gabeko lurretan landutakoa da. Nekazaritza organikoa laboreen errotazioan oinarritzen da, ongarri artifizialak erabili ordez.  Era berean, labore horiek burutzen dituzten langileak zaintzen ditu, lan-baldintza duinak bermatuz.

Fairtrade edo bidezko merkataritza nazioarteko merkataritzaren banaketa ekitatiboa bermatzen duen etiketa ezaguna da. Honek estatu ekoizleko (kasu honetan India) nekazariek beren kotoiarengatik prezio justua jasoko dutela bermatuko du.

#MundakaBC #Mundaka #AneBaztarrika

Related Posts

Sin comentarios.

Deja un comentario

You must be logged in to post a comment.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies