Mundakako Aratusteak

Badatoz Mundakako  Aratusteak. Urte osoan zain daramagun egun handia guretzat. Gizon-emakumeok,  Atorrak eta Lamiok  festa eder hau ospatzeko eguna.

Kondairak dion bezala, Anton Erreka, bertako kondea izan zen herritarren artean  Atorraren janzkera ezagutzera eman zuena. Gona, brusa, praka zuriak, burko zorroa eta zapi gorriz osatutako janzkera.

Behinola, Anton aitzurrarekin heldu omen zen etxera eta emaztearen eskobakadak jaso orduko, hanka egin zuen haren azpiko gonak jantzita. Bizilagunek, errejidorearen beste xelebrekeria bat zela pentsatuz, erromeria ospatu zuten hil-kanpaiak entzun arte.

Atorrak aratuste-igandean kaleratzen dira musika eta abestien erritmora, zuriz jantzita denak. Zuzendariak ordea, frak-a eta kapela daramatza soinean.

Gerra Zibila eta diktadura-garaian ospakizunaren bultzatzaile izan zen Jose Maria Egileorren etxe aurrean ematen diote hasiera kalejirari, Aratuste abestia kantatuz. Eta hasiera jendetsuaren ondoren, 200 gizon baino gehiagok, euren ahots, hari-instrumentu eta eskusoinuak lagun dituztela, errondan jarraitzen dute herriko bazter guztiak alaituz.

Errepertorio zabala dute eta urtero-urtero abesti berri bat kaleratzen dute. Normalean, azken urteko jazoerak laburtzen dituen abestia.

Badira urteak emakumeak ere jaiaren parte direla. Laminak dira. Lamiarango sorginak jantzi eta makillatzen ei ziren bezala, iluntzean irteten dira kalejiran, dantza, kantu, algara eta soinuz jantziaz herria.

Martxoaren 2an dugu aurtongoa. Zatoz, galerarik ez duten goiz eta gau hau ospatzera! Eta prest etorri, idatzia ez den usadioak zirriak egiteko eguna dela dio eta.

Gora Aratuste!

Mundaka BC

Related Posts

Sin comentarios.

Deja un comentario

You must be logged in to post a comment.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies