UHAINA Surf & Art

MUNDAKA BC moda da. Eta artea. Euskal moda eta artea. Eta guretzat ohore bat da diseinua, artea, eskuzko fabrikazioa, natura eta surfa bateratzen dituen, eta gainera susperraldian dagoen bertako marka bat gure artean izatea.

 

UHAINA Surf & Art gure bidaiara lotzen da. Gure dendan bere produktuak erosi ahal izango dituzue eta aldi berean jantzi esklusiboez gozatu; paregabeak.

Nora Cucurull Lezamiz, Bermeo 1978. Diseinatzailea.

 

Nahiz eta delineatzaile industrial gisa urte askotan lan egin, beti ibili da bere sormena adieraztera emateko moduaren bila; zerbait ezberdin eta errepika ezina sortzeko moduaren bila. Horrela bada, Norak eskuz margotutako bere txapel, jantzi eta osagarrien  marka propioa sortu du, surf motiboetan inspiratuta. Izan ere, olatuen maitalea dugu aspalditik.

Serieko ekoizpenetik urrun, Uhainak bere produktuak banan-banan eta eskuz diseinatzen ditu, pieza bakoitza ezberdina izan dadin, xehetasun guztiak zainduz eta diseinu bakoitzari behar duen denbora guztia eskainiz. Horrela bada, ez gara bakarra eta esklusiboa den produktu batez hitz egiten ari, baizik eta arte, diseinu eta sormen konbinazio eder batez.

Halaber, pertsonalizatutako eskariak diseinatzeko aukera ematen du, bezeroari esklusibotasuna eskaintzea helburu izanik.

 

UHAINA izenari dagokionez, Nojako Hondartzan neskatila oso berezi bat ezagutu zuela dio. Itsasoa eta olatuak izugarri atsegin zituen neskatila hark eta laster bien artean azaltzeko erreza ez den konexio oso berezi bat izan zuten. Neskatilaren aitak Uhaina izenak itsas zabaleko olatua esan nahi zuela adierazi zion, eta une horretan jakin zuen hura izango zela bere proiektuarentzako izen ezin hobea.

 

 

 

https://www.facebook.com/uhaina.surf.art

https://twitter.com/Uhaina_Surf_Art

https://instagram.com/uhaina_surf_art

#MundakaBC #UHAINASurf&Art

Related Posts

Sin comentarios.

Deja un comentario

You must be logged in to post a comment.

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies